Pertsonaduktua


Akueduktua + Pertsonak = Pertsonaduktua

Akueduktuan zehar ura doa, pertsonaduktuan zehar pertsonak doaz, eta ez soilik ibilbide espazial baten zehar baizik eta denboran ere.

Exposaketa batera joaten garenean, zer dugu nahiago, erakusten diren objektuak testu luze eta aspergarri batzuekin deskribatuta egotea edo guk exposaketaren parte izatea?
Bigarren era honetan ibilbidea interaktiboa bihurtzen da eta exposatutako objektua eta hartzailearen artean konplizitate harreman bat dago.

Eta gure kasuan nola lortuko dugu hartzailea edo bisitaria erakusketan integratzea? Erraz, askotan dendetan, zentro komertzialetan eta abar erabiltzen den errekurtsoa baliatuz. Salgai dauden produktuekin bat datorren giro bat proposatuz. Produktuak erabiltzeko “lifestyle” edo estiloa irudikatzen da askotan, esaterako arropa dendetan: arropa informalak saltzen dituen bat dendak ez dauka zerikusirik boutik garesti batekin. Lehenengoan giroa informalagoa izango da eta bigarrenean sofistikatuagoa.

Badakigu bai erromatarren garaia duela asko pasa zela eta ez daukala zerikusirik orain egiten den arkitekturarekin. Hala ere erakusketaren helburu didaktikoaren izenean salbuespen bat egitea ondo deritzot (nahiz eta batzuen ustez guztiz “zintzoa” ez izan).


Hala, proposatutako nahiko sinplea da. Pertsonen garraio espazial eta tenporala egiteko arkupe-akueduktu bat da. Ibilbidea jarraituko du eta hiru nabe izango ditu, erdikoa ibilbidea bera izango da eta albokoak “kaperatxoak” zenbait erabilerak jasoko ditu: kultural eta didaktiko, komertzial, ikertzaileen lantokia… Laburbilduz, pieza soilik estalki eta kaiola bat emango digu eta tokian tokiko erabilerak alboko espazioetan kokatuko dira.

       











Comentarios