Proiektua Medellinen Hastapenak

Proiektua Medellinen


Medellin Extremadurako herrixka txiki bat da. Nahiz eta tamainaz txikia izan badauka zeresana kultura arloan. Bertan aztarna historiko ugari ikus diztakegu, esaterako; gaztelua mendixkan eta zubi barrokoa ibaia zeharkatzen, antzoki erromatarra gazteluaren muinoaren magalean edota hainbat eliza (San Martin eta Santiago).
Horretaz gain bertan bataila handi bat gertatu zen Napoleonen garaian Espainako armada Frantziakoaren kontra, espainiarren porrot galanta izan zen.


Medelleingo gaztelua, urteetan zehar aldaketak jasan ditu. 2 patio ditu, batean aztarna musulmanak aurkitzen dira(alberca bat eta aljibea) eta bestean kultura kristaukoak. Gaztelua muinoan kokatuta egotea faktore estrategiko bat da. Altueran egotean, lur eremu handiak ikusi  daitezke eta erasoetan etsaien ibilbidea latzagoa da gazteluaren hormetara ailegatzeko. Oso konplikatua litzeateke esaterako ariete bat edo edozein gurpildun gerra tresna maldan gora igotzeak. Horretaz gain etsaien jaurtigaien potentzia kaltetua ikusten da eta gaztelutik datoztenak ordea, indar gehiago dauzkate.





 Medellingo antzokia, mendiaren malda aprobetxatuz eraiki zen, hori abantaila bat da eraikitzerakoan baina badauka ere bere alde txarra, denborarekin menditxoa erosionatu daiteke eta antzokia lurperatuta geratu, kasu honetan bezala. Antzoki erromatarren propietategarrantsitsuena hurrengoa da, eskenatokia leku guztietatik ikusi eta entzun egiten da.

Comentarios